ÚLTIMOS VIDEOS
Especiales
16/03/2014
Hazte socio del Abadiño K.E. |
![]() |
Bermeo 3-4 Abadiño
Alevin 14 A | 20/12/2025
Partidu oso zaila izan zen Abadiño 2014 R-rentzat Bermeon, zelaia oso txarto zegoelako eta ia ezin zelako jokatu. Hasieran Bermeo hobeto sartu zen partiduan eta 6. minutuan aurrea hartu zuten, euren eskuin hegaleko jokalariak gol ederra sartuta. 11. minutuan kontraeraso batean bigarren gola sartu ziguten.
Abadiñok ez zuen etsi eta golaren bila jarraitu zuen, nahiz eta aukera asko sortu ez. Lehen zatia amaitzeko bost minutu falta zirenean, 14. minutuan, Beñatek falta jaurtiketa oso ona egin eta gol bikaina sartu zuen, berriro partiduan sartuz.
Bigarren zatia oso ondo hasi genuen. 2. minutuan, Ioritzek falta baten aldaratzea aprobetxatu eta berdinketa lortu zuen. Taldea animatu egin zen eta 4. minutuan, area ertzeko falta batean, Beñatek beste golazo bat sartu zuen, markagailua irauliz.
Momentu horretan Abadiño oso ondo zegoen eta garaipenaren bila joan zen. 26. minutuan, baloiaren irteeran egindako akats batek gola kostatu zigun. Hala ere, taldeak lanean jarraitu zuen eta entrenatzaileek ikusi nahi duten jarrera erakutsi zuen.
Hirugarren zatian Abadiño Bermeo baino hobeto egon zen. Aurkaria talde ona izan arren, ahaleginak merezi izan zuen eta 34. minutuan Beñatek pase ona jarri zuen eta Ioritzek gola sartu zuen.
Azken minutuetan asko sufritu genuen eta emaitza defendatu behar izan genuen. Partida amaitzean, R ligako lehen fasea lehiatuz amaitu genuen, hori baita garrantzitsuena.
Taldea hobetu da, baina lanean jarraitu behar dugu.
#WeAreAbadiñoKE
|
ÚLTIMAS NOTICIAS
|
25/11/2024
Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna
|
22/10/2024
Nuevo patrocinador del Club:. MOLDETIPO GROUP
|
|
25/12/2023
Emakumezkoen Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa selekzioen arteko triangularra
|
18/06/2024
Adierazpen ofiziala - Comunicado oficia
|
|
01/11/2023
Egiluzen debuta Athleticekin
|
02/10/2022
Nuevo patrocinador - Pinturas Hibia
|